top of page
Ana Isabel Bernal Triviño kazetariari burututako elkarrizketa da hemen aurkezten dizueguna. Elkarrizketaren helburua bere bizitza profesionalean murgiltzea da, alde batetik hitzaldiaren helburu zein ikuspuntuak azaltzea eta bestetik aditu honek idatzitako liburuari buruzko xehetasunak argitzea.
Zein izan zen zure hitaldiaren helburua?

 

Hitzaldiaren helburua kazetaritza digitalerako lanabes garrantzitsu edo erabilgarrienen laburpen bat egitea zen. Horretaz gain, eta garrantzitsuagoa dena, jakinaraztea interneten badaudela dohainik erabili daitezkeen lanabesak eta oso baliagarriak izan daitezkeela gure lanerako.

Uste duzu helburu hori arrakastarekin bete zenuela?

 

Ez datik arrakastarekin ala ez. Ikasle gutxik egin zituzten galderak hitzaldia amaitutakoan, beraz, susma dezaket ez zela oso interesgarria izan edo bestela beste gauza batzuetan pentsatzen zeudela baina hori entzuleek erantzun beharko lukete.

Nola erabaki zenuen "Herramientas digitales para periodistas" liburua idaztea?

 

Liburu hau idazteko erabakia hartu nuen, UOC-n klaseak ematen nituenean gai horren inguruan informazio edo ezagutza gabezia zegoela konturatu nintzelako. Bestalde, liburua egiten hasi nintzenean konturatu nintzen, gutxi batzuk izan ezik, erredakzio guztiek ez zituztela baliabide horiek aplikatzen. Orduan zulo ezagutza hori estaltzea erabaki nuen.

Ez dugu liburu osoa irakurri baina bai kapitulu batzuk eta batzuetan erabiltzen dituzun adibideek harritu egin gaituzte; adibidez New York Times-ean erabiltzen dituzten baliabideak. Asko dokumentatu behar izan zinen liburua egin ahal izateko?

 

Bai asko dokumentatu behar izan nintzen. Egia esan, lan pisutzua izan zen egin behar izan nuena. Dokumentazio prozesu handia, informazioa egiaztatzea, iturrien filtrazioa, informazio hori zein konpainiek erabiltzen zuten egiaztatzea, bidalketak eta kontsultak gauzatzea, lanabesen zerrenda egitea eta horien artean zeintzuk diren baliagarriak eta zeintzuk ez frogatzea, zeintzuk dauden profil informatibo batentzat bideratuta edo zeintzuk dauden entretenimenduko profil batentzak diseinatuak ikustea...Analisi eta lan sistematiko sakona eskatu zuen liburuak eta hori izan zen gehien kostatu zitzaidana.

Arritu egin gaitu liburuko zenbait ataletan zure iritzia ematen duzula. Esparru honetan aditua zarela uste duzu?

 

Liburuko lehenengo zatian bai, nire iritzia ematen dut asktotan. Izan ere, hamar urte baino gehiago daramatzat aditu bezala ziberkazetaritzaren inguruan ikertzen, beraz, aditu bezala daukat nire burua. Nire lanbide profesionalari dagokionez, zutabetan partekatzen dut nire iritzia.

Nola erakabi zenuen freenlace kazetaria izatea?

 

Esan genezake freelance kazetari egin nintzela gertaera-segida batzuen ondorioz. Langabezian geratu nintzen. Ondoren ikerkuntzan lan egiten hasi nintzen baina lan-taldea itxi egiten zuten ministerioak murrizketak egin ondoren. Horretaz gain, gertaera pertsonal batzuek lana uztera behartu ninduten. Bueltatzerako orduan, kazetaritzan berriz aritzeko, nire ustez zuzenena freelance kazetaritzan lan egitea zen. Oraintxe bertan, egia esan ez didate bestelako komunikabideetatik eskaintzarik egin. Baina nik ere ez dut gogorik izan zenbait komunikabideetan curriculuma aurkezteko, ez naizelako gaur egungo hedabideekin identifikatzen. Horregatik, neure burua salduta sentitu aurretik, freelance kazetaritzan aritzea nahiago izan dut.

Informatikaz ez dakien norbaitentzat liburua erabilgarria dela esango zenuke? Hau da, pertsona horrek dituen zalantzak liburuarekin konponduko ahalko lituzke?

 

Bai noski, helburua hori da, informatikari buruz ezer ez badakizu ere, nik gomendatzen ditudan lanabesak pausuz pausu nola erabili behar diren azaltzen da edo jada oso intuitiboak diren aplikazioak dira. Horregatik,  erabiltzaileak ezagutza minimo batekin ere moldatu daiteke horiek erabiltzeko.

Zer esango zenioke teknologia berriak erabili nahi ez dituen kazetari bati?

 

Teknologia berriak erabili nahi ez dituen kazetari batek, esan dezakegu era batean bere lana arriskuan jartzen ari dela. Badaude kazetari askok oraindik ere teknologia berririk gabe lan egiten dutenak baina berriak garenok, teknologiak ahalbidetzen dituen tresna berri hauetara egokitu behar gara. Ez dut uste teknologia berriei uko egiten dion kazetari batek bere kronikak egiteko ordenagailuan idatzi behar ez duenik edota bere telefono mugikorra erabili behar ez izatea, hau da, nahi ez badu ere hauetaz baliatu beharko da.

Nola definituko zenuke kazetaritza gaur egun?

 

Kazetaritza errehabilitazio momentu batetik igarotzen ari dela uste dut. Freelance kazetaritzan gehienbat, ideia eta ohiartzun handiko jendea azaltzen ari da eta lanbide honen funtzio sozial oso garrantzitsua betetzen ari dira, niretzat garrantzitsuena dena. Arriskutsuena kazetaritzaren ikuspuntu enpresariala izango litzateke, lanbide hau akabatu dezakeena.

Zein aholku emango zenioke kazetaritza ikastean ari den ikasle bati?

 

Emango nizkion gomendioak hauek izango lirateke; borrokatu, oso bide gogorra dela eta bide horretan jende askok bertan behera uzteko esango diotela. Baina bakoitzak bere egoera pertsonala zein den jakinda, asko baldintzatzen gaituena, bide egokiena aurkituko du. Bide oso desberdinak eraman ditzakete, egongo dira batzuk ezin izan dutenak master bat egin edo ezin izan dutenak bestelako eginkizuna aukeratu eta ondorioz gure lana behetik lantzen hasi behar izan dugun. Ez dugu ez Madrilen ezta Bartzelonan lan egiten eta hori oztopo bat suposatzen du. Baina benetan pertsona batentzat kazetari izatea bere bokazioa bada, beti saiatuko da lanbide horretan aritzen.

© 2023 por "Lo Justo". Creado con Wix.com

Donar con PayPal

 Arrate Arana, Julen Aldama, Ainhoa Arana eta Irati Suaga 

 Â¿Te gusta lo que lees? Dona ahora y ayúdame a seguir elaborando noticias y análisis. 

bottom of page