Benetako kazetaritza: hurbila, sinesgarria, berritzailea, laguntzailea eta kalitatezkoa
- ziberkazetaritza32
- 10 nov 2015
- 1 Min. de lectura
“La innovacion editorial y la participacion de las audiencias como valores en micromedios españoles" izeneko hitzaldiari ekin zion Maria Sanchezek astearteko hirugarren hitzaldian. Informazio enpresen berrikuntzaren inguruan egindako ikerketa batean oinarrituta, datuz beteriko aurkezpena eskaini zuen. Izan ere, hitzaldia Espainiako datu aipagarri batekin abiatu zuen; "Espainia sare sozialak gehien erabiltzen diren herrialdeen artean dago".
Crowfunding-a izan zuen mintzagai Maria Sanchezek. Erabiltzaileen finantzazio eredu honetan, Diagonal egunkaria nabarmendu zuen Malagako Unibertsitateko adituak. Hala ere, publizitatea eta finantzazio metodo tradizionalak nagusi direla aitortu zuen. Aurkezpenarekin jarraituz, Sanchezek adierazi zuenez, "azken urteetan ehunka hedabide sortu dira, mikromedioak gehienbat". Hauek bizirauteko ordea, audientziaren parte hartzea ezinbestekoa dela gaineratu zuen.
Sare sozialei dagokionez, Maria Sanchezen hitzetan: "Hedabideek ez dute berrikuntzarik izan. Audientziaren parte hartzea eta balorazioa ez dute oraindik behar bezala ahalbidetzen". Horren harira, Freely izeneko blog eta multimedia plataforma aipatu zuen, erabiltzaileek haien eduki propioak sortzeko aukera ematen duena.



Comentarios